Urbasa

Urbasa Nafarroa Garaiko mendebaldeko mendilerro bat da,Sakana eta Ameskoak bereizten dituena. Batez beste 1.000 metroko altuera du, eta bere punturik altuena Dulantz da (1.243 metro)

Gaur egun Urbasa-Andia natura parkea osatzen du, 11.500 hektareako hedadura duela. Parke horretako lekurik politena Urederraren iturburua da. 2 ordu eta erdiko paseoa eman behar da hara iristeko.

Turkesa urdin biziko urak ditu eta zumarrez eta pagoz inguratuta dago. Gune babestu hori errespetatu eta zaindu egin behar da, harribitxi naturala izaten jarrai dezan. 

Urederraren iturburua bisitatzeko erreserbatu egin behar da.