Saioa

Saioa mendebaldeko Pirinioetako mendia da, Nafarroa Garaiaren iparraldean dagoena, Baztanen. 1.419 metroko garaiera du, eta udalerriko mendirik gorena da.

Saioa mendira igotzeko Artesiagatik igo daiteke (ordu 1 eta erdiko igoera du), halaber Jaiotzetik igo daiteke ( 2 ordu eta erdikoa) eta azkenik Iruritatik (5 ordukoa).

Saioa Baztango mendi garrantzitsu eta enblematikoenetako bat da. Beraz, ez da harritzekoa inguruko tontorrik bisitatuena izatea, nahiz eta normalean egiten diren ibilbideak oso txikiak izan eta, bestalde, oso sinpleak izan. Hala ere, Marin errekaren amildegian behera datorren desnibela ikusten duenak ulertuko du mendi handia dela, eta txoko bakarti bezain harrigarriak dituela oraindik.