Iratiko Oihana

Iratiko oihana Euskal Herriko basorik handiena da, Europako pagadi-izeidi handiena. Guztira 17.000 bat hektarea ditu, Nafarroa Beherean, Zuberoan eta Nafarroa Garaian.

Hango zuhaitz espezie batzuk otsalizarra, astigarra, sahatsa…  dira; eta, zuhaixken artean, ezpela, hurritza, gorostia, elorri zuria…  Baso gaztea da, orain dela 12.000 urte sortua. Euskal Herriko ibai garrantzitsuak sortzen dira Irati inguruko mendietan, Errobi ibaiak eta Irati ibaiak kasu.

Mitologiari dagokionez, basoa Euskal Herriko mitoen  gune garrantzitsua da, batez ere Basajaunen bizilekuetako bat. Iratiko oihanak bidezidor sare garrantzitsua du oinez edo bizikletaz ibiltzeko eta bertako txokoez, isiltasunaz, errekez eta ur-jauziez gozatzeko