Adi

Adi Nafarroa Garaiko iparraldeko mendia da, Kintoan dagoena, Aldude mendia Babes bereziko eremuaren bihotzean. 1.459 metroko garaiera du. Errobi, Arga eta Erro ibaien arro hidrografikoak bereizten ditu.

Adi mendira igotzeko lekurik errazena Urkiagako mendatetik da (Ordu 1 45 min). Sorogaineko trokatik ere igo daiteke (ordu 2). Halaber, Zilbeti (Erroibar) herria igotzeko abiapuntua da (ordu 2 eta 30 min). Azkenik, Urepeletik (4 ordu) ateratzen da biderik luzeen eta interesgarriena.